Févr.
27
Jeu.
Mintzaldia euskaraz "Itsas korronteak eta klima aldaketa" - conférence en basque
Saint-Palais
DATE
HORAIRES
TARIFS
ORGANISÉ PAR
Otsailaren 27an ostegunarekin.
Arratseko 8ak30etan Touzaa etxean (111 Xibaltarreko etorbidea).
Mintzalaria Paul MOAL-DARRIGADE, ozeanografia tesiatik.
Munduko itsaso korronte guziak, izan itsas zolakoak ala azalekoak, eskala handiko ozeanoen arteko zirkulazio orokor batean elgarri lotuak dira. Uraren tenperaturak eta gatz kopuurek influentzia handia dute mundu mailako ur masa handien mugimenduan. Ondorioz, Lurraren klima gainean eragin handia dute mugimendu horiek, adibidez « Gulf Stream » gure kostaldetik pasatzen den ur korronte beroak gaitu klima estremoetarik babesten. Paul MOAL DARRIGADE donapauldar gazteak tesia burutu berria du, ozeanografia sailean. Bere ikerketa gaia azken 1,2 milioi urteetako Mediterraneo itsasoko korronteen bilakaera izan da eta horrek bere influentzia izan du beste ozeanoen korronteetan. Horrek bere munta badu bizitzen ari dugun klima aldaketaren kontestuan, geroan ere ondorio desberdinak izaiten ahal baititu gure eskualdeko kliman.
Mintzaldia ondotik trago eta bixkotx.