Févr.

06

Jeu.

Otsail Ostegunak (mintzaldiak euskaraz) - conférences en basque

Saint-Palais

DATE

Le jeu. 6 févr.

HORAIRES

arratseko 8:30tan

TARIFS

Sartzea libre

ORGANISÉ PAR

Otsailaren 6an ostegunarekin.

Arratseko 8ak30 Herriko Etxeko gela berdean.

Gaia "Palestina, eguneroko odoltsua - 1917tik hasi prozesua eta han izan direnen lekukotasunak"

Palestina eta Israelek azken urtean gure begiradak berenganatu dituzte. Baina afera horrek azken 100 urteetako aktualitatea betetzen du. Gaurko abrekeriak erroak kolonisazio historia luze hortan ditu bistan denaz.

Aldiz ikusten dugu ozkaz-ozka egoera itzulezinezko bilakatzea dela helburua, gerla baizik ez dela posible gehiago, genozidioa eta lur errea bide bakarra, eta baten garaipena bestearen ezabatzearen ondorioa baizik aterabidea.

Gaualdi huntan, gaia hurbiletik landua dutenen argibideak izanen ditugu, bai denboraren perspektiban, bai ere geopolitikaren zabalean. Lehen partean, 1917tik gaur arte Palestina izaitetik Israel izan arte izan diren urratsen aurkezpen bat ukanen dugu. Azkenik, hemen lanean ari diren sustengu talde batzuek esplikatuko daukute zer egin dezakegun hemendik han gertatzen diren itsuskerien biktima direnen laguntzeko.

Mintzaldia ondotik trago eta bixkotx.